EGIZU EKARPENA

ERBESTE IZAN GINEN. IZAN GAITEZEN BABES.

Hady

Maliko gizasemea, 35 urtekoa. Bere amari eta alabari bizitza hobea eskaintzeko irten zen bere herritik, bere herrian zabaldutako indarkeria eta miseria atzean uzteko.

Familia pobre eta ugari batean jaio zen, 12 anai-arrebakoa. Pobrezian bizi izan du haurtzaro osoa, eta, egoera horrek bultzatuta, beste herrialde batzuetara joan ziren bere anai-arreba asko. Bere aita hiltzean, ikasteari utzi eta amari laguntzea erabaki zuen Hadyk. Autobuseko laguntzaile izan zen denbora luze batean, bidaiarien ekipajeak igotzen eta jaisten zituen. Bere bikotekidea haurdun geratu zen, eta alaba bat izan zuten.

Malitik hegazkinez irteteko adina diru aurreztu zuen Hadyk 2005ean. Dirua egin nahi zuen, bere herrian geratu ziren ama eta alaba zaintzeko. Europara iritsi ondoren, gatazka armatua piztu zen Malin, eta ezinbesteko asiloa eskatu zuen 2012an, baina ezetsi egin zioten eskaera.

Espainiar estatuan bizitzen urteak eman ondoren, sustraitze-egoera onartu zitzaion azkenean Hadyri 2015ean.

“Ez dut inoiz ere ahaztuko handik irten nintzen eguna, ama eta alaba bainituen buruan. Haiek berriro ikusiko ote nituen, besterik ez nuen gogoan. Hori duzu buruan, baina, aldi berean, geroari begiratzen diozu. Nire alabaren geroan eta hari eman diezaiokedan laguntzan pentsatzen nuen. Ez nuen nahi nik txikitan sufritu nuena pairatzerik; edozer egiteko prest nintzen haren bizitza hobetzen laguntzeko.”

Irakurri beste
historioak

Augustine

Igor

Ana Mary

ACNURek dioenez, 79,5 milioi pertsonak joan behar izan zuten beste leku batera bizitzera, behartuta, 2019an

Mundu osoan, derrigortuta leku batetik beste batera joan behar izan duten pertsonen kopurua izugarri ugaritu da azken hamarkadan. 2019an, 118.264 pertsonak eskatu zuten nazioarteko babesa espainiar estatuan, eta, horien artetik, 4.826k EAEn eskatu zuten babesa. Hainbat arrazoi daude pertsona bat ihes egitera bultza dezaketenak: gerrak edo gatazkak, miseria, behartutako ezkontzak, krimen antolatuaren indarkeria, emakumeen mutilazio genitala, sexu-esplotaziorako pertsonen salerosketa eta LGTBIQ+ pertsonen jazarpena, besteak beste. Zifra hotz horien atzean, PERTSONAK daude. Inoiz baino laguntza gehiago behar duten pertsonak. Gaur egungo egoera sanitario, sozial eta ekonomikoa ziurgabetasun handiz bizi duten pertsonak. Gure bizilagunak diren pertsonak. Garai batean, gure herriak ere erbestera jo behar izan zuen; orain, babesa eman diezaiekegu indarkeriatik eta miseriatik ihesi, eta bakean bizitzeko xedez, gure lurraldera datozenei.

Zer egin dezakezu zuk

Errefuxiatuei lagundu diezaiekezu, haien bizitza berriaren hasieran.

OPARITU BABESA

Ondoko posta-txartel solidarietariko bat oparitzean, zuk zeuk eta zure oparia jasotzen duenak artatzen ditugun errefuxiatuen bizitza hobetzeko ekarpen bat egingo duzue.

EGIZU EKARPENA

Lagundu Zehar-Errefuxiatuekin, eta, horrela, pertsona errefuxiatuen GIZA ESKUBIDEEN defentsan parte hartuko duzu.

Ba al zenekien Zehar-Errefuxiatuekin egindako dohaintzak zerga-arintzea duela?

Zenbat aldiz?

EGIZU EKARPENA

PARTEKATU

Historia hauek zabaltzen badituzu zure sare sozialen bidez, zure lagunek haien berri izan eta errealitate hau ezagutu ahal izango dute. Lagundu iezaguzu historiak ezagutarazten!