ERBESTE IZAN GINEN
IZAN GAITEZEN BABES

Gerra Zibilean, milioi erditik gora pertsonak alde egin behar izan zuten etxetik. 1937an, milaka haur, 20 mila eta 30 mila artean, indarkeriatik ihesi itsasoratu zituzten euskal portuetatik Belgikarantz, Erresuma Baturantz, Sobietar Batasunerantz eta Frantziarantz.

OPARITU BABESA
EGIZU EKARPENA

Ana Mary, Hady, Augustine eta Igor dira historia honen protagonistak.

2 erbesteraturen historiak, eta babes bila etorritako beste 2ren historiak, oso antzekoak direnak hainbat alderditan: jazarpena, ihesa, bidea, harrera, eta hamaika sentimendu, hala nola beldurra, deserrotzea, nostalgia eta itxaropena.

89.3 milioi pertsona beharturik desplazatu ziren munduan 2021ean.

2021ean, gerraren, indarkeriaren, jazarpenaren eta giza eskubideen abusuen ondorioz desplazatuak 89,3 milioi ziren. Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik – Bigarren Mundu Gerraz geroztik hazkunde handiko eta azkarreko behartutako lekualdatzearen krisia eragin zuena – eta beste larrialdi batzuetatik, Afrikatik Afganistanera eta beste herrialde batzuetara, 100 milioi pertsonako mugarri dramatikoa gainditu dute. 2022ko urtarriletik azarora, 110.147 pertsonak eskatu zuten nazioarteko babesa Espainiako Estatuan, eta horietatik 3.350 pertsonak eskatu zuten Euskadin. Pertsonak ihes egitera behartzen dituzten arrazoiak askotarikoak dira: gerra edo gatazkak, miseria, ezkontza behartuak, krimen antolatuaren indarkeria, emakumeen genitalen mutilazioa, sexu-esplotaziorako salerosketa edo LGTBIQ+ pertsonen jazarpena, besteak beste. Zifra hotz horien atzean PERTSONAK daude. Inoiz baino laguntza handiagoa behar duten pertsonak. Garai batean, Euskadiko pertsona askok erbesteratu behar izan zuten; orain, ihes egiten dutenen babesleku izan gaitezke. Garai batean, Euskadiko pertsona askok erbesteratu behar izan zuten; orain, ihes egiten dutenen babesleku izan gaitezke.

ERBESTEA

Ana Mary

Cecilia G. de Guilarte izan zen bere ama, kazetaria eta Gerra Zibila piztu ondoren izan zen lehen gerraberriemailetako bat. Bere idatzi eta erreportajeei esker, euskal erbesteko pertsona nabarmena izan zen.
Irakurri

Igor

Gijonen fusilatu zuten bere amaren aldeko aitona, 37an. Gerrako haurrak izan ziren bere aita eta ama, hau da, Gerra Zibila hasi eta gutxira, SESBera bidali zituzten, oraindik oso gazteak zirela.
Irakurri

Igor

Gijonen fusilatu zuten bere amaren aldeko aitona, 37an. Gerrako haurrak izan ziren bere aita eta ama, hau da, Gerra Zibila hasi eta gutxira, SESBera bidali zituzten, oraindik oso gazteak zirela.
Irakurri

BABESA

Augustine

Augustinek bere herritik ihes egin behar izan zuen jazarpen politikoaren eta erlijiosoaren ondorioz. Ospitale baten kudeatzaile zela, zauritutako pertsona bati zaintza medikua ematea eta bere etxean hartzea erabaki zuen.
Irakurri

Hady

Familia pobre eta ugari batean jaio zen, 12 anai-arrebakoa. Pobrezian bizi izan du haurtzaro osoa, eta, egoera horrek bultzatuta, beste herrialde batzuetara joan ziren bere anai-arreba asko.
Irakurri

Hady

Familia pobre eta ugari batean jaio zen, 12 anai-arrebakoa. Pobrezian bizi izan du haurtzaro osoa, eta, egoera horrek bultzatuta, beste herrialde batzuetara joan ziren bere anai-arreba asko.
Irakurri
Zer egin dezakezu zuk?

Pertsona errefuxiatuei lagundu diezaiekezu hasiera berri bat izaten

OPARITU BABESA

Ondoko posta-txartel solidarietariko bat oparitzean, zuk zeuk eta zure oparia jasotzen duenak artatzen ditugun errefuxiatuen bizitza hobetzeko ekarpen bat egingo duzue.

EGIZU EKARPENA

Lagundu Zehar-Errefuxiatuekin, eta, horrela, pertsona errefuxiatuen GIZA ESKUBIDEEN defentsan parte hartuko duzu.

Ba al zenekien Zehar-Errefuxiatuekin egindako dohaintzak zerga-arintzea duela?

Zenbat aldiz?

EGIZU EKARPENA

PARTEKATU

Historia hauek zabaltzen badituzu zure sare sozialen bidez, zure lagunek haien berri izan eta errealitate hau ezagutu ahal izango dute. Lagundu iezaguzu historiak ezagutarazten!